
1586an eraiki zuten Pedro Ruiz de Monteanok eta Ines de Oribe haren emazteak, eta 1606tik mojak bizi izan dira bertan.
Multzoa herriaren goialdean dago, Goiko Kalean. Honako hauek osatzen dute: emaileen antzinako dorretxea, plaza aldera begira dagoena; kapera, sarrerako atearen gainean fundatzaileen armarriak dituela; eta hirugarren eraikin bat, bizilekua, hau da, komentua.