Anfiteatroa

 

 

 

ARTZINEGA MUSEOA

MUSEO hau Artea Elkarte Etnografikoak kudeatu du 2022ra arte. 1984an sortu eta 2004an handitu zen. Gaur egun, Artziniegako Udalak kudeatzen du.

Zaharberritutako eraikin historikoa da, eta bertan 1.700 m2-ko erakusketa zabal eta askotarikoa dago, hamazazpi areto zabaletan banatua. Horien bidez, eskualdeko biztanleen bizimoduaz gozatuko duzu, landa- eta hiri-giroaz.

Erakusketa osatzeko, beste 2.000 m2 daude kanpoaldean; eraikin moderno batek aldi baterako erakusketez gain beste atal batzuk ere baditu eta aire zabaleko anfiteatro bat, hainbat kultura-irudikapenen bizitza ematen duena.

Bisita guztiak gidatuak dira eta bisitariak aldez aurretik eskatuta pertsonaliza daitezke.

Familientzako bisitak eta jarduerak oso erakargarriak eta interesgarriak dira, garai bateko bizimoduaren eta gaur egungoen arteko zubia eginez. Antzinako labealdia eta ogiaren oratzea, solstizioaren ospakizuna, ukuiluko animaliak eta antzinako lanbideekin lotutako tailerrak… txikientzako gozagarriak dira.

Museoa