2017ko irabazlea, egilea Jose Reyes Ramos
OINARRIAK
“Artea” Etnografi Elkarteak, ARTZINIEGA MUSEOA gestionatzen duenak, Udala eta Arabako Foru Aldundiaren babesean, lehiaketa hau antolatzen du ondoren ematen diren arauen arabera.
1 .- LEHIAKETA EGUNA: 2018ko apirilaren 15ean
2 .- PARTE HARTZAILEAK: Nahi duen edonork har dezake parte inolako eragozpenik gabe.
3 .- GAIA: Artziniega, Erreta Tutera, Mendieta. Santa Koloma, Soxoguti.
4.- TEKNIKA ETA FORMATUA: Erabiliko den teknika librea izango da. Neurria gehienez 100zm eta gutxienez 50zmkoa, edozein aldean. Lana euskarria gogor eta uniforme batean aurkeztuko da. Ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarnarik edukitzea.
5.- LANEN ZIGILADURA: Lehiaketa egunean izango da, goizeko 8:30etatik 10:00etara ARTZINIEGA MUSEOAn.
6.- LANEN AURKEZPENA: ARTZINIEGA MUSEOAn, 14:00etatik 14:30ak bitartean, egilearen xehetasunak dituen gutunazalarekin batera. Lanak sinaturik aurkeztuko dira.
7.- EPAIMAHAIA: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Sari banaketa arratsaldeko 17:30tan izango da MUSEOAn. Erabakia apelaezina izango da.
8.- LANEN ERAKUSKETA ETA JABEGOA: Aurkeztutako lanekin erakusketa bat antolatuko da ARTZINIEGA MUSEOAn, bertan apirilaren 15tik maiatzaren 20arte egongo dira lanak erakusgai. Eginiko lana saldu nahi dutenek, prezioak finkatu beharko dituzte aurkezten diren unean bertan. Saridun lanak MUSEOAren esku geratuko dira, beste lan guztiak berriz, bakoitza bere egilearenean.
9.- SARIAK:
1. Saria 800 €
2.Saria 600
3.Saria 400 €
Dieta moduan parte hartzaile guztiei bazkaria eskainiko zaie.
10.- Sariketa honetan parte hartzaileak, jarritako baldintza hauek ontzat ematea suposatzen da. Informazio gehiago jasotzeko, Museoko telefonora jo dezake: 945 396 210
Ordutegia:
Asteartetik-larunbatera 11:00-14:00 16:30-19:30
Igande eta Jai egunetan 11:00-14:00
OHARRA: Antolatzaileek bere ardurapean hartzen dute margo-lanak arretaz zaintzea baina ez dute erantzunik izango baldin bere errurik gabe okerrik gertatuko balitz.