Artziniega Museoan gure haurtzaroaren jostailuetako erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 1arte. 300 objektu baino gehiago ikusteko aukera izango dugu: Panpinak, latoizko hegazkinak, gizarteko jolasak horiekin batera gure galdutako haurtzaroa gogoratuko dugu. Tokiko bildumazaleak diren Miguel Martín Zurimendi eta Álvaro Iturrasperen eskutik eta Artea Elkartearen babesa eta kolaborazioaz, Denia, Onil, Ibi eta beste herrietan antzinako denboraldian egiten zituzten jostailu ospetsuak topatuko ditugu. Hasieran egiten ziren kartoizko eta egurrezko lanetatik, latoizkoetatik pasatuz, 60ko hamarkadan plastikoa erregea bihurtu zen arte egingo dugu bidaia. Nork ez du gogoratzen “Payá” markako “zitroen marrazoa”, Rosaura Panpina, Mekanoa, Exin, Scalextric eta beste hainbeste jostailu? Baita ere sinpleak zirenak: Kanikak, tortolasak, xiba… eta nola ez? Erregeen opari handiena…